ILSren FUNTZIONAMENDUA ALARMA EGOERA DAGOEN BITARTEAN

ILSren FUNTZIONAMENDUA ALARMA EGOERA DAGOEN BITARTEAN

Lehenik eta behin eskerrak ematea nahi dizuegu ILSri emandako laguntza eta leialtasunarengatik. Momentu hauek berriak, gogorrak eta ezjakintasun handikoak izaten ari dira guztiontzat. Gure lan egiteko modua guztiz aldatu behar izan dugu, eta gure lan taldeak egin duen esfortzuari esker klaseen jarraipena egiteko moduan gaude.

D.B.H. / Batxilerra

  • Martxoaren 16tik hasita, 12-18 urte bitarteko gazteekin ZOOM aplikazio digitalarekin klaseak ematen jarraitzen dugu, %100eko asistentziarekin.
  • Klase egunak eta orduak mantendu ditugu.
  • Lan erritmoa mantentzen ari gara,horrela, kurtsoko helburuak beteko ditugu.
  • Irakasleek, bakoitzaren ikasleek egindako lanen jarraipen osoa daramate.

L.H y H.H.

Apiriletik aurrera, klaseen intentsitatea handituko da, ondoren argituko dugun bezala.

L.H.

– Astean 30 minutuko klase bat izango dute online talde txikiagoetan (4-6 ikasle bitartean) ZOOM erramintaren bitartez. Orain arte izan duten ordutegi berdinean izango da eta eguna bietako batean. Beste egunean aurretik bidalitako lanak izango dituzte egiteko, beti irakaslearen kontrolpean.

– Ikasleek grabazioak egiteko aukera izango dute, ondoren, irakasle edo bere ikaskideekin elkarbanatzeko.

– Erabiltzen ditugun testu liburu guztiak modu digitalean izatea lortu dugu eta horrela irakasleak Oxfordeko plataformaren bidez ikasleek egiten dituzten lanen jarraipena egin dezake. Oxford-en erregistroa egitea oso erraza da, email eta pasahitz bat sartu behar dira. Orrialdea oso segurua da eta ez duzue publizitaterik jasoko.

 

H.H.

– Astean 20 minutuko klase bat izango dute irakaslearekin ZOOM erremintaren bitartez. Bertan, guztiek batera abestu, dantzan egin edo jolasteko aukera izango dute. Talde txikiak egingo ditugu 4-6 ikaslekoak.

– Ordutegia mantentzen saiatuko gara, ala ere, aldaketa txiki batzuk jasan ditzake.

– Irakasleak bidalitako lanen jarraipena egingo du.

 

ILStik animo eta solidaritate mezu bat bidali nahi dizuegu.

Agur bat ILSko lan talde osoaren partetik.

Galderarik? ¿Alguna pregunta?
Kaixo,
Zertan lagun zaitzakegu?
Hola.
¿En que te podemos ayudar?