ITZULPEN-ZERBITZUAK

ESKATU AURREKONTUA

Jatorri-hizkuntza

Testu-mota

Xede-hizkuntza

Hitz-kopurua

Izen-abizenak (derrigorrezkoa)

Helbide elektronikoa (derrigorrezkoa)

PREZIOAK

Oso itzulpen-prezio lehiakorrak ditugu.

Eskatu aurrekontu bat, inolako konpromisorik gabe, eta alderatu, askatasun osoz.

 

BEREIZTEN GAITUZTEN EZAUGARRIAK

Erantzun azkarra

Itzulpena ILSra iritsitakoan (posta elektronikoz edo gure kudeaketa-sisteman igoz), ILSk 24 ordu baino lehenago erantzuten du, aurrekontua eta entrega-epea emateko.

Itzultzen ditugun hizkuntzak

Ingelesa, alemana, frantsesa, euskara, espainiera, nederlandera, txekiera, errusiera, txinera, japoniera, portugesa (Brasil, Portugal), etab.

Esperientzia

ILSren itzulpen-zerbitzua 1999. urtean hasi zen: sektorean lortu dugun esperientzia da gure bermea.

Kalitatea

Gure enpresan, itzulpenak egiteko, UNE-15038 kalitate-arauan adierazitako jarraibide eta prozedurak hartzen ditugu aintzat.

Itzultzaile profesionalak

Gure taldea osatzen duten itzultzaileek goi-mailako ikasketetako titulazioa dute, eta bost urtetik gorako esperientzia profesionala dutela froga dezakete.

Puntualtasuna

Bezeroarekin ezarritako entrega-epearen barruan ematen ditugu itzulpenak.

Itzulpen espezializatua

Makina-erreminta, automobilgintza, trenbide-arlokoa, fabrikazio osagarria eta askoz industria-sektore gehiago, publizitatea eta marketina, web-orriak, zinpeko itzulpenak, teknologiaren edo irakaskuntzaren arloetako europar proiektuak, proiektu-memoriak eta finantza-arlokoak.

Konfidentzialtasuna

Itzulpen guztiak konfidentzialtasun osoz tratatzen ditugu.

ITZULPENAK

  • TEKNIKOAK

    Itzulpen teknikoak: eskuliburuak, katalogoak, AutoCAD, planoak…

  • FINANTZAKOAK

    Finantza-itzulpenak: urteko memoriak, aurrekontu ekonomikoak…

  • PUBLIZITATEA

    Publizitate-itzulpenak: marketina, merkataritza-testuak, liburuxkak…

  • WEB-ORRIAK

    Web-orrien, intraneten, app-en eta abarren itzulpena.

  • ZINPEKOAK

    Zinpeko itzulpenak: eskriturak, merkataritza-erregistroko ziurtagiria, kontratuak, homologazioa eta baliozkotzea, ezkontza-ziurtagiriak…

  • OSTALARITZA

    Ostalaritza-itzulpenak: menuak, ostalaritza eta kanpinak…

  • BERRIKUSKETAK

    Bezeroak itzulitako testuen berrikusketa.

TEKNOLOGIA

Teknologiaren abangoardian: goi-mailako teknologia ingurune batean gaude, IMHn alegia, eta, beraz, lehen eskuko ezagutza dugu sektorearen garapenari dagokionez.

Puntako teknologia itzulpenaren zerbitzuan:

  • Terminologiaren kudeaketak lehia-abantaila handia ematen digu. Enpresa bakoitzak bere jargoia du, eta horri itzulpen-ordain espezifikoak dagozkio. ILSk software sofistikatua erabiltzen du, eta, horri esker, eraginkortasunez kudea dezakegu enpresa bakoitzaren terminologia, hiztegi teknikoa zuzen itzultzen dugula bermatuz.
  • Testuen itzulpenak itzulpen-memoria batean gordetzen da: enpresa beraren eskuliburuetan eta bestelako dokumentuetan, errepikapen-maila handia egoten da. ILSk aurrezten laguntzen dizu.

ITZULPEN-PROZESUA

Orain, eta labur-labur, gure itzulpen-prozesua azaldu nahi dizugu:

  • DOKUMENTUEN HARRERA

    Posta elektronikoz, posta arruntez, mezulari baten bidez, eskuan; aukeratu ondoen datorkizun modua.

    Fitxategiak aztertzen ditugu, edozein formatutan,  ils-word ils-html ils-pdf ils-indesign ils-dreamweaver libre-officeede15caa8aad0357726d3c1d9fbcd0e2 eta askoz formatu gehiagotan.

  • AURREKONTUA

    Dokumentua aztertuta, itzuli beharreko dokumentuan zenbat errepikapen dauden jakingo dugu. Errepikapenetan, deskontua handia dago (% 70 artekoa). Honekin batera doan adibidean, hitz guztien % 57k deskontua du!

    ils-presupuesto

  • ONARPENA

    Behin aurrekontua onartuta, lanari ekiten diogu!

  • UKO EGITEA

    Jakina, zerbait hobea, desberdina edo merkeagoa aurkitu duzu. Baina, kontuz ibili itzulpen automatikoekin, edo mauka edo pagotxekin.

    Google Translate-ren beste adibide bat:

    Beste modu batean esanda, film bat grabatu behar da zerbait denbora luzerako biltegiratu aurretik.

METODOLOGIA

  • ITZULTZAILEAREN HAUTAPENA

    Itzultzaile espezializatuen basea.

  • ITZULPEN-MEMORIA

    Itzultzen den guztia itzulpen-memoria batean gordetzen da. Hortaz, hurrengo itzulpenetan aprobetxa daiteke, eta bezeroarentzat itzulpen-prozesua merkatu. Gainera, testuen homogeneotasuna eta entrega-epe laburragoa lortzen dira.

    ils-metodologia-1

  • TERMINOLOGIA-BASEA

    Glosario edo terminologia-oinarri bat sortzen da bezero bakoitzeko. Horri esker, hau lortzen da:

    Hitzaren itzulpen zuzena (1)

    Homogeneotasuna (hitz bera modu berean itzultzea) (2)

    Epe laburragoa (3)

    ils-metodologia-2

    Bezeroaren terminologia duen datu-basea itzulpen-softwarean txertatuta dagoenez, ziur egon gaitezke eduki teknikoak zuzen eta homogeneotasunez itzuliko ditugula.

  • ORRAZKETA

    Itzulitako testua orraztaile batek zuzentzen du.

    Orraztaileak testuak dauden estilo-, koherentzia- eta semantika-akatsak zuzentzen ditu, itzulitako testua jatorrizkoarekin alderatuz. Halaber, ortografia-, gramatika eta puntuazio-akatsak ere zuzentzen ditu.

    Askotan, itzulpenak dira zure enpresak bezero potentzialei ematen dien lehen inpresioa. Esaterako, zure web-orriaren edo erabilera-eskuliburu baten itzulpena orraztu gabe badago eta akatsak baditu, oso kaltegarria izan daiteke zure enpresaren irudiarentzat, eta merkataritza-kontaktu posibleak uxa ditzake. Garaiz egindako orrazketa kalitatearen aldeko apustua da.

    ils-metodologia-3

  • BEZEROARI BIDALTZEA

    send-icon-gradient

INTERPRETAZIO-ZERBITZUAK

captura-de-pantalla-2016-12-06-a-las-13-49-53Aldibereko interpretazioa denbora errealeko interpretazio-mota bat da; hartan, jatorrizko hizlaria ez dago nahasita.

Aldibereko interpretea kabina batean edo beste leku batean esertzen da, eta entzuleek aurikularren bitartez entzuten dute aldibereko itzulpena.

Teknologia berriei esker, aldibereko interpretazio-sistema eramangarriak ere erabil daitezke. Haririk gabeko teknologia erabiltzen da. Horri esker, interpretearen (igorlea) mugikorrak seinalea igortzen du mikrofono txiki batetik, eta entzuleak (hartzailea) bere mugikorrean jasotzen du.

Hitzaldietan, bilera handietan eta abarretan erabiltzen da. Hizkuntza bat baino gehiago itzul daitezke aldi berean.

ils-interpretacionOndoz ondoko interpretazioan, interpreteak hizlariak hitz egiten amaitu arte itxaroten du, esandakoa xede-hizkuntzara itzuli aurretik.

Bileretan, elkarrizketetan, talde txikietan eta abarretan erabiltzen da. Ez da ekipamendurik behar (kabinak, aurikularrak, mikrofonoak…).

ils-conferenciaConference Call

Merkea eta eraginkorra bezain erraza da.

Hiruko dei batean, zu, atzerriko bezeroa eta interpretea konektatzen zarete. Minutu gutxian antola daiteke.

GURE BEZEROAK

IMH
Geminys
Gaindu
Nicolás  Correa
Nemark
Glual
Danobat
DanobatGroup
Ideko
Adegi
Schaeffler
Goratu
Soldimes
Kide
Ibarmia
Fagor  Industrial
Lanbi
EPC
Alcorta
BieleGroup