Hizkuntza  bizi!  –  Udako  ikastaroak  atzerrian  gazte  eta  nerabeentzat

Hizkuntza bizi! – Udako ikastaroak atzerrian gazte eta nerabeentzat

ILSn ondo dakigu gurasoentzat zein zaila den atzerriko programa bat aukeratzea. Hori dela eta, erabaki garrantzitsu hori hartzen lagundu nahi diegu. Udako ikastaroen artean hautatzeko erabaki zuzena zenbait faktoreren mende dago. Hauek dira, gehienbat: ikaslearen adina eta nortasuna, baita beste udaleku batzuetan izandako aurretiko esperientzia ere, hizkuntzaren maila, eta bakoitzaren gustu eta interesak. ILSn, aholkularitza…

Blended  Learning  (klase  presentzialak  +  online)

Blended Learning (klase presentzialak + online)

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana. Autoikaskuntzan oinarritutako klase presentzialak dira, eta, laguntza gisa, Internet erabiltzen da. Ikaslea astean behin biltzen da irakaslearekin, ordubetez gutxienez. Irakasleak ikaslea gidatzen du eta Internet erabilik egin beharreko lanak agintzen dizkio (CDak, audioak, podcastak, YouTube…). Bestalde, gaur egun, metodo askok autoikaskuntza erabiltzen dute euren metodologiaren baitan.

One  to  one  klase  partikularrak

One to one klase partikularrak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera. Nire ingeleseko mintzamena hobetu nahi dut, telefono-deiei alemanez erantzuten jakin nahi dut, First Certificate delakoa gainditu behar dut atzerrian ikasteko, aurkezpen bat frantsesez prestatu behar dut… One to one klaseak helburu zehatzak dituzten pertsonentzat, klase pertsonalizatuak. Ordutegi malguak.

Teknikoa  eta  komertziala

Teknikoa eta komertziala

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana. Ikastaro komertzialak eta teknikoak eskaintzen ditugu, 6 eta 30 ordu bitartekoak, edukiaren arabera.. Telefono-deiak, aurkezpen publikoak, makina-erreminta… Urtean zehar data zehatzetan ematen ditugun ikastaro presentzialak dira. Enpresan bertan edo ILSren instalazioetan ematen ditugu.

Mintzaerako  klaseak

Mintzaerako klaseak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera.  Klaseak mintzaera lantzera zuzenduta daude gehienbat: erraztasuna eta ahoskera. Astean saio bat gutxienez, ordu eta erdikoa edo gehiagokoa. B2 mailatik aurreragoko ikasleentzat gomendatzen ditugu klase hauek. Bertako irakasleak.

Klase  orokorrak

Klase orokorrak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera. 2 edo 3 orduko klaseak astean. Arratsaldeko ordutegiak. Talde murriztuak. Europar Esparruaren arabera identifikatutako mailak lantzen ditugu Prestakuntza hasi aurretik, proba egiten zaio parte-hartzaile bakoitzari, idatziz zein ahoz. Komunikazioan oinarritutako metodologia.