Telefono  bidezko  klaseak

Telefono bidezko klaseak

Hizkuntza: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, espainiera, portugesa eta txinera. Gehienbat behar profesionalengatik klaseetara joan ezin diren ikasleentzat zuzenduta daude. Astean dei bat edo nahi adina dei egin daitezke. Bakoitza 15 minutukoa izango da gutxi gorabehera. Ulermena eta ahozko mintzaera lantzen dira gehienbat. Ikaslearen lanarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egin ohi da. Deiaren jarraipena egiteko, irakasleak…

Blended  Learning  (klase  presentzialak  +  online)

Blended Learning (klase presentzialak + online)

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana. Autoikaskuntzan oinarritutako klase presentzialak dira, eta, laguntza gisa, Internet erabiltzen da. Ikaslea astean behin biltzen da irakaslearekin, ordubetez gutxienez. Irakasleak ikaslea gidatzen du eta Internet erabilik egin beharreko lanak agintzen dizkio (CDak, audioak, podcastak, YouTube…). Bestalde, gaur egun, metodo askok autoikaskuntza erabiltzen dute euren metodologiaren baitan.

Skype  bidezko  klaseak

Skype bidezko klaseak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera. Ordutegi itxi batean klaseetara joan ezin diren ikasleei zuzenduta. Malgutasun gehiago eskaintzen dugu Skype bidezko klaseetan, betiere, aurrez adostutako hilabeteko orduak betetzen badira. Normalean, klaseak ordubetekoak dira, baina ikaslearen beharretara egokitu daitezke.

Mintzaerako  klaseak

Mintzaerako klaseak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, espainiera, portugesa eta txinera. Klaseak mintzaera lantzera zuzenduta daude gehienbat: erraztasuna eta ahoskera. Astean saio bat gutxienez, ordu eta erdikoa edo gehiagokoa. B2 mailatik aurreragoko ikasleentzat gomendatzen ditugu klase hauek.

‘One  to  one’  kurtsoak

‘One to one’ kurtsoak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, espainiera, portugesa eta txinera. Guztiz pertsonalizatutako klaseak dira. Helburuak irakaslearekin elkarlanean erabakitzen dira eta ikaslearen beharretara guztiz egokituta daude. Honako gai hauek lantzen dira adibidez: nola egin aurekezpen bat alemanez, nola egin txosten edo kontratu bat ingelesez, edo frantsesez deiak hobetzeko teknikak, etab. Gehienetan, empresa barruan ardura handia duten langileei zuzenduta…

Tekniko  eta  komertziala

Tekniko eta komertziala

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana. Kurtso tekniko eta komertzialak eskeintzen ditugu, 6 eta 30 ordu bitartekoak, edukiaren arabera. Ikastaro presentzialak dira eta edukiak enpresaren beharretara egokitu daitezke. Kurtsoak enpresan bertan edo ILSko instalazioetan ematen dira.

Azterketa  ofizialetarako  prestakuntza

Azterketa ofizialetarako prestakuntza

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana eta txinera. Helburu argi eta eskuragarri bat izanda, ikaslea motibatuago egoten da, eta denbora eta ahalegin gehiago eskeintzen dio ikasketari. Enpresak egiten duen inbertsio ekonomikoak ere badu bere hobaria langileek ikasketan aurreratzen dutela ikusten badute. Ikasleen aurrerakuntza neurtzeko modu egokia da. Astean 3 orduko klasea + 2 orduko lan pertsonala egitea gomendatzen…

Klase  Orokorrak

Klase Orokorrak

Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, espainiera, portugesa eta txinera. Enpresan bertan edo ILSko instalazioetan. 2 edo 3 ordu astean. Europako Esparruaren araberako mailekin egiten dugu lan. Edukiak eta helburuak enpresako arduradunarekin elkarlanean zehazten dira.