English for Presentations – 100% Subentzionatutako Ikastaroa

ILS-ek  “English for Presentations” ikastaroa eskainiko du urriaren 17etik aurrera.

Guztira 24 ordutako ikastaroa izango da, ostegunetan arratsaldeko 17:45etatik 20:15etara, IMH-n, Elgoibarren.

Ikastaroaren helburua  bilera eta aurkezpenetan ingelesez erraztasunez hitz egitea da. Horretarako, klaseetan kasu errealak erabiliko dira.

Ikastaroan izena eman ahal izateko, ikasleak langile aktiboa izan beharko du eta ingelesezko B2 maila izan.

Interesatuek ondorengo helbidean eman dezakete izena:  ils@ils.es . Izen emate epea, urriaren 8an bukatzen da. 10 plaza daude eskuragarri.

english-for-presentations1