ILSk hogeita bost urteko esperientzia du hizkuntzak irakasten eta azterketa ofizialak prestatzen, eta, orain, aitzindaria da berriro ere, OXFORD TEST OF ENGLISH (OTE) azterketarako ZENTRO AZTERTZAILE BAIMENDUNA baita.
OTE azterketak A2, B1 eta B2 mailak merkeago, errazago eta azkarrago egiaztatzeko aukera ematen dizu.
Oxford test of English (OTE) azterketak 4 modulu ditu: SPEAKING (mintzamena), LISTENING (entzumena), WRITING (idazmena) eta READING (ulermena). Azterketak 2 ordu irauten du.

    • Emaitzak 14 egunean jasotzen dira.
    • Gaitasun bakoitzeko nota eta nota orokorra zenbakitan izango dituzu, eta Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoan (EHEM) dituzten baliokideak ere bai.
    • Moduluak banaka errepika daitezke, eta txostenak azken emaitza erakutsiko du beti.
    • Webgunean izango duzu titulua beti eskura, deskargatzeko.
    • Erakunde eta elkarte hauek onartzen dute OTE titulua: EHU, UNED, Deustuko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Konplutensea, CRUE…
    • Titulua onartuta dago ERASMUSeko programetarako.

Jakin nahi duzu nolakoa den Oxford Test of English azterketa?

Hemen dituzu gaitasunetako azterketen eta azterketa osoaren adibideak.

Webgune honetan, azterketaren xehetasun guztiak kontsultatu eta ikus ditzakezu: http://www.oxfordtestofenglish.es/

DEIALDIEN XEHETASUNAK

AZTERKETA DATA

MATRIKULATZEKO AZKEN EGUNA

Prezioa

  • Zentroko ikasleak eta langileak: 89 euro.
  • Gainerako pertsonak: 98 euro.
  • Modulu bakoitza 45 euro.

Matrikula egiteko prozedura:

  • Formulario hau bete behar da:  https://goo.gl/forms/pHtXoSiEBujRgqu92
  • Sartu dagokizun zenbatekoa banku-kontu honetan: ES60 2095 5036 5110 6201 3072
  • Kontzeptuan, hau idatzi behar duzu: OTE + Izen-abizenak
  • Behin formularioa bete ondoren, bidali ordainagiria helbide honetara: ils@ils.es
Galderarik? ¿Alguna pregunta?
Kaixo,
Zertan lagun zaitzakegu?
Hola.
¿En que te podemos ayudar?