ILS – Industry Language Services

HISTORIA

Industry Language Services SL, ILS, 1991n sortu zen Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) babespean. Haren helburua institutu eta enpresetako hizkuntza-zerbitzuen eskariari aurre egitea da, hizkuntzen irakaskuntza, itzulpengintza eta interpretazioaren arloetan.

Hortaz, “ILSk ingurura egokitutako hizkuntza-konponbideak eskaintzen ditu, eta komunikazioa eta prestakuntza ahalbidetzen ditu hainbat hizkuntzatan”.

Orobat, itzulpengintza eta interpretazioa ILSren apustu garrantzitsu bat dira. Itzultzaile profesional eta natiboek osatutako talde bat dugu atzean, hizkuntza eta hainbat sektoretan espezializatuak. Hainbat lan itzul ditzakegu: jarraibideen eskuliburuak, katalogoak, web-orriak, testu komertzialak, zinpeko itzulpenak, etab.

KALITATEA

Gure Kalitate Gidaliburuan, gure kalitate-politika adierazi dugu, baita enpresaren estrategia eta xedearekin bat datozen balioak ere. Laburbilduz, ILSren kalitate-politikak honako printzipio hauek ditu oinarri:

  • Bezeroa gure enpresaren funtsezko elementua da, eta gure enpresaren arrazoia.
  • Langileak enpresaren aktibo baliotsuenak dira.
  • Etengabeko hobekuntza, aurrera jarraitzeko berme nagusia izanik..
  • Gure hornitzaileek bezeroen beharrak asebetetzen laguntzen digute eraginkortasunez.

Azken urteotan, ISO9000 araudipean identifikatutako eta ezarritako prozesu eta prozedurekin ari gara lanean.

EZAGUTU GURE TALDEA

ILSko zuzendaritza-taldeak pertsona guztien ikuspuntu partekatua du, funztionamendua koordinatzen du, pertsonen taldea zuzentzen du eta etengabeko hobekuntza bultzatzen du. Beste aldetik, itzultzaile eta interpretatzaileen sare zabala dugu, zerbitzua bere instalazioetan edo enpresan bertan eskaintzen dutenak, ILSren ildo berari jarraituz.

Gure instalazioak

ILS Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuaren barnean aurkitzen da.
Gure kokapenari esker, zerbitzu ezin hobeak ditugu: bisita-gela, bilera-gelak, ospakizun-aretoa eta hainbat gela, behar bezala egokituak ikastaroak eman ahal izateko.
Elgoibarko erdigunean ere akademia bat dugu klaseak emateko.

Galderarik? ¿Alguna pregunta?
Kaixo,
Zertan lagun zaitzakegu?
Hola.
¿En que te podemos ayudar?